Bizkaiko nekazaritza eta abeltzaintza sektorea digitalizatzeko proiektua

info +

Lorra Market Bizkaiko lehen sektorea digitalizatzeko proiektu bat da

Lorra Marketek Bizkaiko nekazaritzako eta abeltzaintzako komunitate eta kooperatiba guztiak elkartu eta haien enpresa-ekosistema digitalizatzearen bidez sektorea modernizatzea eta suspertzea du xede.

1.500

Ekoizle

34

Elkarte

7

Kooperatiba

Eroslea zara?

Bizkaiko nekazaritza eta abeltzaintza sektorearen enpresa-ekosistema ezagutu

  • Bizkaiko nekazaritzako eta abeltzaintzako zerbitzu profesionalak eta proiektuaren elkartekideak ezagutu.
  • Profesionalekin zuzenean harremanetan jarri, bitartekotzarik gabe, arreta pertsonalizatua jasotzeko.

Tokiko merkataritza babesten duen komunitate handi batean sartu

  • Bizkaiko sektore ezberdinetako profesionalak biltzen dituen komunitate handi batean sartu: esnetarako behien abeltzainak, haragitarako behien abeltzainak (tokiko eta atzerriko arrazak), ardi eta ahuntzen artzain hazleak, untxizainak, hegaztizainak, zaldi-hazleak (Pottokak, arraza aukeratuak). Baratzezainak, frutazainak, txakolingileak, nekazaritza ekologikoko ekoizleak, sagardogileak, basozainak.

Proiektu arduratsua gure profesionalekin

Lorra Market proiektuak gure profesionalak digitalizatzea eta teknologia berrietara sarbidea erraztea du xede, Internet bidez haien negozio-prozesuak optimizatzeko aukera izan dezaten. Horregatik, komunitatean automatikoki sartzen den enpresa bakoitzari bere produktuak eta zerbitzuak zuzenean eta bitartekotzarik gabe ezagutzera emateko webgunea eskainiko zaio.

Proiektu aitzindari honek interneten hirugarrenen produktuak saltzeagatik ez du komisiorik; aitzitik, negozio bakoitzari bere harreman komertzialak interneten zuzenean kudeatzeko aukera emango dio, eta, modu horretara, lanbide-ehunaren modernizazioa eta teknologia berriekin bat datozen tresnen erabilera sustatuko ditu.


Ohiko galderak

Zergatik Lorra Market?
Bizkaiko lehen sektoreari esklusiboki zuzentzen zaion plataforma bat delako, zeinetan mundu osoko pertsonek profesionalak ezagutzeko eta haiekin harremanetan jartzeko aukera duten, bitartekaritzarik gabe.

Lorra Marketek zer eskaintzen dit?
Kontsumitzaile gisa, Bizkaiko lehen sektoreko milaka ekoizle eta profesionalekin harremanetan jar zaitezke, haien dendan egongo bazina bezala, inolako bitartekotzarik gabe. Eta, profesional gisa, estatuko nekazaritzaren eta abeltzaintzaren sektoreko komunitaterik handiena da, zure interes eta xedeekin bat datorrena.

Lorra Marketek zer egiten du mundua hobetzeko?
Lorra Marketek gure nekazari eta abeltzain profesionalak digitalizatzea eta haien erosketa-, salmenta-, banaketa- eta komunikazio-prozesuak modernizatzea du xede. Horretarako, teknologia berrietara sarbidea errazten die eta interneten produktuak eta zerbitzuak bitartekotzarik gabe ezagutzera emateko eta merkaturatzeko tresnak ahalbidetzen dizkie.

Nor da Lorra Market?
Lorrak eta Nekazaritza eta Abeltzainen Zerbitzuak bultzatutako ekimen bat da. Irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizle-elkarteek, nekazaritzako kooperatibek eta erakunde kolaboratzaileek eratutakoa, eta Bizkaiko Lurralde Historikoko handizkako eta txikizkako merkataritzako enpresarien interesak defendatzen ditu. Hermeneus Worlden teknologia erabiltzen du merkatuko digitalizazio-teknologiarik onenak eskaintzeko, eta nekazaritza eta abeltzaintza sektorearekin inplikatuta dagoen Banco Sabadell da haren erakunde kolaboratzailea, preziorik onenean ordaintzeko aukera hoberenak ematen dizkiena.

bulegoa: Garaioltza Auzoa, 23, 48196 Lezama, Bizkaia
telefonoa: 944 555 063

Lorra Market, Hermeneus Worlden teknologia erabiltzen du eta Banco Sabadell da haren erakunde kolaboratzailea.

Hermeneus World
Lorra Koop.
Banco Sabadell