Produktua saskira gehitu da
Nor gara?
2013. urtearen bukaeran sortu ginen, gure inguruan gutxi ezagutzen zen baina hazteko ahalmen handiko laborea, hots, «antioxidatzaileen errege» bihurtzen duten ezaugarri apartak dituen fruitua garatzeko erabaki sendoarekin: ahabia.
Gure finka ingurune idiliko batean dago, hain zuzen ere, Erandiko Goierriaren erdi-erdian, Bilbotik 8 kilometrotara bakarrik, eta haritz, astigar, pinu eta gaztainondoez inguratuta. Hiru hektareako hedadura du, eta bertan ahabien laborantza ekologikoan dihardugu.
Finkan, egonarriz, lanez eta arretaz, urteotan, ahabia-barietate ezberdinen plantazioa sortu dugu, landare txikietatik hasita, hasieratik horien hazkuntza eta garapena kontrolatu ahal izateko.
Horrela, laborantza ekologiko eta jasangarriaren aldeko apustu irmoa gauzatu ahal izan dugu. Prozesuaren xehetasunik txikiena ere kontrolatzen dugu, guztiz osasungarria den fruitua ekoizteko, hots, ongarri kimikorik eta pestizidarik gabe; ongarri naturalekin bakarrik ongarritzen baitugu. Eta ingurumena zaintzen duen laborantza-modua garatzen dugu.
Sei ahabia-barietate ezberdin landatu ditugu, heltze-etapa ezberdinak dituztenak. Horri esker, gure ekoizpenak uztailetik azaroaren hasierara arte dirau, hots, bost hilabetez, eta guztiz freskoa eta bikaina den produktua zerbitzatzeak harrotu egiten gaitu.
Ahabiak ez ditugu hotz-ganberetan hainbat egunez biltegiratzen, baizik eta haiek bildu eta berehala zerbitzatzen ditugu. Horregatik bermatzen dugu gure fruituak bezeroaren eskuetara fresko-fresko eta zaporetsu iristen direla.
EKOLUReko bazkide gara.
Harremanetarako:
- Ana Guerrero y Jorge van Herckenrode
- 609 227 670 (...klikatu ikusteko) 609 227 670
- info@bioberry.es (...klikatu ikusteko) info@bioberry.es
- IFZ: 14917964A
- BIO BERRY
- Camino Ugarte-Uribe, 7, Erandio 48950 Espainia
Non gaude?
- Camino Ugarte-Uribe, 7 Erandio 48950 Espainia