Produktua saskira gehitu da
Nor gara?
Haragitarako Limusin arrazako behien ustiategia, Patxi Atutxarena Ordeñadarena dena eta Artean dagoena.
300 hektareako finka da, eta horietatik 165, gaur egun larreetarako dira. Bertan inbertsio handiak egiten ari dira larreak lehengoratzeko eta kontserbatzeko, 250 larre-hektarea izateko.
1.100 m2 ditu azpiegituretan (ukuiluetan).
1970ean Limogesen (Frantzia) 25 zekor erosi zizkion Limusinaren “aitetako”bati, eta Figaro izeneko zezena erosi zuen bertan, 1973an Parisko Azokan txapeldun izan zena. Abeltzaintzan egindako ibilbidean zehar, mundu mailan aitortutako genetika duten zezen handiak eskuratu ditu.
BLAE elkarteko kidea da, eta aitzindaria da Limusina arraza Estatuan sartzen (1970).
Arrazaren hobekuntza genetikoko programetan parte hartzen du hasieratik; inportazioko hazia erabiltzen du, errendimenduak kontrolatzen ditu, Aiako Testaje Zentroan zekorrak sartzen ditu eta Aberekin-i hazitarakoak saltzen ditu, besteak beste.
Gaur egun, 80 behi erditu ditu, urte batetik gorako 36 zekor eta urte bateko 33 zekor eta 3 behitarako zezen. Ekoizpenaren zati handi bat bizi salmentan ematen du (urtean 12 bat zekor hazitarako eta 40 bat bigantxa ugaltzaile beste ganadutegi batzuei). Gainerakoa gizentzen du, eta HARAKAI S.Coop. kooperatibaren bidez merkaturatzen ditu.
Harremanetarako:
- Patxi Atutxa Ordeñada
- 944356770 (...klikatu ikusteko) 944356770
- matucha@me.com (...klikatu ikusteko) matucha@me.com
- IFZ: B48935613
- GANADERIA ARTEA SL
- Artea, , Bildosola 48142 Espainia
Non gaude?
- Artea Bildosola 48142 Espainia