Produktua saskira gehitu da
Nor gara?
Haragitarako Limusin arrazako behi-aziendaren eta Basatxerri gizentzeko basa txerri-aziendaren ustiategia, Muskizen dagoena.
Tista eta Alfonso Fernandez dira ustiategiaren jabeak, eta harategia ere badute, Encarniren eta Álvaroren ardurapean.
Ustiategi modernoa da, eta 70 behi ume-hazleren hazkuntzan eta aurrerakoen hazkuntzan dihardu, eta urtean 40 txahal gizentzen dituzte. Halaber, larrerako 80 hektarea lur inguru kudeatzen dituzte.
400 txerri gizentzen dituzte aske, aire librean, Basatxerri markarako. Era berean, arrak eta emeak saltzen dituzte; arrak Aiako Testaje Zentrora eramante dituzte eta Estatuko eta nazioarteko hainbat txapelketatan sariak jaso dituzte abereen kalitate genetikoagatik, esaterako, Bizkaiko azken lehiaketan, ganadutegi onenaren saria eman diote.
Abereek “Euskal Okela” Adierazpen Geografiko Babestua (AGB) dute. Okela beren harategian –duela gutxi birmoldatua– merkaturatzen dute hiru belaunaldien tradizio familiarrari jarraiki. Izan ere, 110. urteurrena bete du.
Bizkaiko Limusin arrazako Hazleen Elkarteko (BLAE) kide dira eta Tista horren elkarteko presidente izan da hainbat urtez.
Harremanetarako:
- Tista Fernández
- 946706227 (...klikatu ikusteko) 946706227
- info@ganaderialimusinft.com (...klikatu ikusteko) info@ganaderialimusinft.com
- IFZ: E95490199
- FERNANDEZ SEGURA Y OTRO, C.B.
- Bº La Campa, 6, Muskiz 48550 Espainia
Non gaude?
- Bº La Campa, 6 Muskiz 48550 Espainia