Produktua saskira gehitu da

Nor gara?

Esnetarako Frisiar arrazako behien ustiategia, Berrizko Eitua auzoan dagoena.

Arkaitz eta Aitor Biritxinaga anaiak arduratzen dira ustiategiaz, Rafael eta Pilar gurasoek abiarazitakoa garatzen.

Ustiategi modernoa da. 2009an eraiki zen eta 200 behin helduen hazkuntzan eta aurrerakoen hazkuntzan ere dihardute. Nabarmentzekoa da DeLaval 30 biraka-puntutako gela informatizatuan egin duten inbertsioa, hiru jetzialdi egiteko: hobekuntza horri esker, produktibitateak gora egin du.

Gaur egun, 220 behi dituzte hazkuntzan eta beste 200, aurrerakoen hazkuntzan. Behien ongizatea eta esnearen higienea bikainak dira.

Urteko esne-produkzioa 2.100.000 litrokoa da eta esne-litro gehienak Vascolaci ematen dizkiote. Pasteurizaziorako eta esnea poltsetara sartzeko gela batean inbertitu dute oraintsu, esnea zirkuitu laburrean, zuzenean, saltzeko.

Halaber, 48 hektareako nekazaritza-azalera lantzen dute, eta artoa eta ustiategiko abereentzako bazkak ekoizteko erabiltzen dute gehienbat.

Harremanetarako:

Non gaude?

  • Bº EITUA - C. ERROTAZAR, 50 Berriz 48240 Espainia

Loading...