Produktua saskira gehitu da
Nor gara?
Hegazti-ustiategia. Tologorriren magalean dago, Urduñako eskualdean (Bizkaia). OILOBIDE merkataritza-marka Ainhoa Alavak kudeatzen du.
Merkatuan arrautza ekologikoen eskasia handia zegoela ikusita otu zitzaion ustiategia sortzea, eta 2012an jarri zuen martxan.
Oilobide markaren balioak 3000 oilok osaturiko etxalde ekologikoa izatetik haratago joan dira beti; izan ere, produktu bikain eta jasangarri batekiko konpromisoagatik eta bezeroenganako gertutasunagatik bereizten da marka.
Balio horietaz guztietaz ari garenean, oiloen bizi-kalitateaz, % 100 ekologikoa den eta koloregairik eta kimikorik ez duen elikaduraz ari gara, baita arrautzak bezeroei fresko-fresko iristeaz ere (arrautzak baserrian erruten direnetik handik ateratzen diren gehieneko epea egun batekoa edo bikoa da).
Gaur egun, arrautza gehienak Araban eta Bizkaian banatzen dira, hala nola denda ekologikoetan, ostalaritzan, kontsumo-taldeetan edota Michelín izardun jatetxeren batean.
Hala ere, orain dela pare bat urte proiektu hori motz gelditu zen, eta Ainhoak oiloen zikloari buelta bat ematea erabaki zuen. Lehen aipatu bezala hain ondo elikatutako eta kalitate handiko oiloei bigarren aukera bat eman behar zitzaien.
Horregatik sortu zen haragi preziatua aprobetxatzeko eta oilo-produktuak prestatu eta merkaturatzeko ideia: oilo-salda ekologikoa barazkiekin eta bi hanburgesa-mota, bata, oilo-haragiarekin eta bestea, ziazerba-gehigarriarekin.
Hortaz, aurten, produktu horiek guztiak leku gehiagotara irits daitezen, webgune bat eta online denda bat jarri dira abian. Produktu horiek penintsulako hainbat tokitara pixkanaka irits daitezen eta horiek goza ditzaten.
Harremanetarako:
- Ainhoa Alava Albizua
- 669362980 (...klikatu ikusteko) 669362980
- info@oilobide.com (...klikatu ikusteko) info@oilobide.com
Non gaude?
- BARRIO DE POZA, 1 LENDOÑO 48460 Espainia