Produktua saskira gehitu da
Nor gara?
Esne-ardien ustiategia da, Abadiñoko Sagasta auzoan dago (Anbe baserria), eta gaztak egiten ditu.
Duela 10 urte ekin zion Aitorrek lanbideari, artaldearekin familiaren tradizioarekin jarraitzea erabaki zuenean. Hala, gaztandegi bat instalatu zuen etxean eta gaztak egiten hasi zen.
Gaur egun, sozietate zibil bat eratu du Izarne Axpe Portillo bikotekidearekin. Izan ere, emakumea Gaztenek-en bidez abeltzaintza-sektorean sartu da oraintsu.
Baditu jezteko gela bat eta ardi-gaztak egiteko gela bat: Idiazabal gazta tradizionala (Jatorri Deitura), Gazta Urdiña eta mendiko esnearekin, hots, Urkiolako larreetan zuzenean ekoitzitako esnearekin egindako gazta (udaberrian herri-larreetara sartzen denean).
Bikotekidearekin batera abeltzaintza-ustiategia hobetzeko hainbat inbertsio egiteko asmoa du: ardi-aziendarentzako ukuiluratze berri bat eta abeletxea maneiatzeko makineria.
50 hektarea lursail inguru ditu, eta Urkiolako mendiko larreak erabiltzen ditu. 350 Latxa ardiko artaldea du.
Gazta-ekoizpena eta ardi-azienda osatzeko, 15 behi ama inguru ditu. Txahalak ditu, eta horien okela paketetan zuzenean merkaturatzen du.
ACOL (Latxa Ardien Hazleen Elkartea) eta AGA (Abadiñoko Abeltzainen Elkartea) elkarteetako kide da. Ekoizpen-eredu ekologikoa du ustiategiak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluan (ENEEK) dago erregistratuta.
Harremanetarako:
- AITOR URIEN TELLETXEA
- 616831096 (...klikatu ikusteko) 616831096
- aitorurien@gmail.com (...klikatu ikusteko) aitorurien@gmail.com
Non gaude?
- Bº SAGASTA, 5, Cº ANBE ABADIÑO 48220 Espainia