Produktua saskira gehitu da
Nor gara?
ARRIONDO hegazti-ustiategiaren titularra Sebastian Joel Bertero da, eta horrek 36 urte dauzka.
Sebastianen historia polit-polita da: 2015eko abuztuan iritsi zen Bizkaira, Mar del Platatik (Argentina), motxila bat eta ilusio itzela zituela.
Gernika Rugby Taldean errugbian jokatzeko lurreratu zen gure lurraldean.
Bere asmoa zen hilabete batzuetarako etortzea, baina 4 urte eman zituen hainbeste maite duen kirolean jokatzen. Denboraldi horretan gauzak ez ziren errazak izan berarentzat eta, horregatik, errugbia pixka bat alde batera utzi eta etorkizun hobe bat bilatzea erabaki zuen.
Bilaketa horretan, lehen sektoreak bere arreta erakarri zuen, eta nekazaritzaren munduan trebatzen hasi zen. Familiarekin hitz egin ostean, hegazti-hazkuntzan aritzea otu zitzaion, zergatik ez…
Euskadiko sektorea aztertzen hasi zen, eta Euskaber aurkitu zuen, animalien ongizatea, ingurumena eta jasangarritasuna zainduta, abeltzain xumeak baserritik duintasunez bizi ahal izateko lan egiten duen kooperatiba.
Eta kooperatiba horren misioak eta balioek bultzatu zuten bere proiektuari ekitera. Hainbat bilera egin ondoren, hari ekiteko lursail bat bilatzen hasi zen. Prozesua luzea izan zen: baimenak, obrak, izapideak... Baina urtebete geroago, proiektua bazegoen martxan.
ARRIONDO, 6.000 landako oilo dituen etxaldea, ERRIGOITI udalerrian kokatua, 2.5 hektareako lursaila duena.
Abereak 17 asterekin iristen dira, pentsuz elikatzen dira (% 50 arto, soja, garia...). Gainera, animaliak egunero ateratzen dira parkera bazkatzera.
Arrautzak Eusko Label ziurtagiridunak dira, eta Euskaber Kooperatibak jasotzen ditu, osasun-kontrolaz, ontziratzeaz eta merkaturatzeaz arduratzeko.
Bizimodu hori beharrezkoa da gazte ekintzaileek nekazaritzaren aldeko apustua egin dezaten eta lur hau elikatzen jarrai dezaten.
Harremanetarako:
- SEBASTIAN JOEL BERTERO
- 600629474 (...klikatu ikusteko) 600629474
- seba_prc@hotmail.com (...klikatu ikusteko) seba_prc@hotmail.com
Non gaude?
- C/OLABARRI, 46 ERRIGOITI 48309 Espainia