Produktua saskira gehitu da

Nor gara?

Hiru anaik osatzen dute, Erlantz, Endika eta  Lander Etxebarrietak, Miren amarekin eta Luis Mari aitarekin batera, aititek, Jon Ardeok, duela 30 urte hasitako negozioarekin jarraitzeko. Hirugarren belaunaldia dira anaiok.

Ustiategi moderno horretan, jezteko lanaren eraginkortasuna areagotzeko eta abereen bizi kalitatea hobetzeko Lely robotetan egindako inbertsioa nabarmentzen da.

Solidoak eta likidoak bereizteko makina ere badute, ingurumenaren onerako.

Gaur egun, jezteko 130 behi eta hazkuntzarako 100 behi dituzte. Horien ongizate-baldintzak eta esnearen higiene-egoera bikainak dira. Halaber, artoa eta abereentzako beste bazka batzuk ekoizteko 60 hektarea lur kudeatzen dituzte.

BIFEko bazkide dira, eta esnea Valle de Karranza SAT eraldaketarako nekazaritza-baltzuari ematen diote. Urteko ekoizpena 1.450.000 litrokoa da.

Animalien ongizate-ziurtagiri ofiziala dute.

Arrazaren eta behien arteko lehiaketa morfologikoetara joaten dira Irunera, Tolosara, Gordexolara eta Galiziara, eta emaitza onak lortzen dituzte.

Informazio gehiago

Bisitak astelehenetik ostegunera 10:00etatik 12:00 etara.

Harremanetarako:

Non gaude?

  • Bº URRESTI, 11-Cº ETXE ALAI Gatika 48110 Espainia

Loading...