Produktua saskira gehitu da

Nor gara?

Artzentales-EKO familia-enpresa 2012an sortu zen eta Borja Lópezek kudeatzen du. Enkarterrian dago, Artzentales udalerriko Gorgolas auzoan, Kolitza deiadar-mendiaren oinean, Tejerako basoaren ondoan.

Horren helburu nagusia Euskadiko Nekazaritza Ekologikoaren Kontseiluak ziurtatutako produktu ekologikoez hornitzea da, zuzeneko salmentaren balio erantsia emanez. Zortzi hektarea lur kudeatzen dituzte. 1200 m2 berotegi dituzte, 7500 m2-ko aire zabaleko baratze, 8000 m2 fruta-arbola, eta abeltzaintza ekologikoa ere badute.

Produktu dibertsifikatua eskaintzen dute, hots, 250 produktu baino gehiago, batez ere, goi mailako sukaldaritzak eskatu ohi dituen produktuak, hala nola, malko ilarra, Zallako tipula morea, hainbat motatako tomatea, etab.

Bilboko, Ezkerraldeko, Eskuinaldeko eta Enkarterriko familiei astero saskiak prestatzen hasi zen. Gaur egun, Bizkaiko lehen mailako jatetxeak hornitzen ditu.

EKOLUReko bazkide da.


Harremanetarako:

  • IFZ: 20223515Y
  • ARTZENTALES-EKO
  • Barrio de Gorgolas, 1, ARTZENTALES 48879 Espainia

Non gaude?

  • Barrio de Gorgolas, 1 ARTZENTALES 48879 Espainia

Loading...