Produktua saskira gehitu da

Nor gara?

Gamiz-Fikako upategi hori Bizkaiko Txakolina Jatorri Deituraren barruan dago. Txakolina familiaren tradizioari jarraiki eta teknikarik modernoenez baliatuta egiten dute.

Francisco Javier Uriarte Ormaetxeren birraitona-amonek ekin zioten mahastiak landatzeari, XIX. mendearen amaieran, Fikako Eguskitza baserrian.

Ardoa andeletan jalkitzen da; ondoren, iragazten da eta ardo distiratsua lortzen da.

Hotzean egonkortzen da. Botiletan gordetzen da salgai jarri eta 4 hilabete lehenago.

Itsas mailatik 300 metrotik behera daude mahastiak, kostaldetik gertu, hegoaldera begira dauden mazeletan, bizpahiru hektareako lursailetan. Ipar-mendebaldeko klimapean hazten dira, non hegoaldeko haizearen beroa funtsezkoa den udaldian eta udazken hasieran, mahatsak ontzen amaitzeko.

Buztin-lurrak dira, pixka bat azidoak, sakontasun gutxikoak eta hektarea bakoitzeko 2.500-3.300 landare dentsitatea dutenak. Gai organiko ugari dituzte.

Hondarribi Zuria, Hondarrabi Beltza eta Folle Blanche barietateetako mahatsak dituzte.

20 hektareako azalera du ustiategiak eta 160.000 botila txakolin ekoizten ditu.

Esperientziaren eta ondo egindako lanaren ondorioz, leiho bat ireki zaie nortasun handiagoko Bodegas Uriarte upategiko berrikuntzei, Euskal Herriko zuri klasikoenak eta txalotuenak ahaztu gabe.

Txakolin zuria eta berezia, gorria eta beltza ekoizten dituzte.

BIALTXAko bazkide dira.

Harremanetarako:

Non gaude?

  • Bº ACILLONA Cº EGUSKITZA, 42, Caserio Eguzkitza Gamiz-Fika 48113 Espainia

Loading...