Produktua saskira gehitu da

Nor gara?

Radu Toma ekintzailea da, eta, duela bi urte, Bermeon tradizio handiko nekazaritza-enpresa bat, baraziak eta frutak ekoizteko, zuzentzea eta kudeatzeko erronka hartu zuen bere gain,  enpresa horretan bertan besteren kontura bost urtez baino gehiagoz lanean aritu eta gero. Kontratupeko 6 langile ditu ustiategia mantentzen laguntzeko.


Ustiategiak 2.800 m2-ko kapera anitzeko berotegia du, eta horren alboak eta estalkia polikarbonatozkoak dira; biomasa berokuntza-sistema du, eta berotegian Jack barietateko tomatea ekoizten du, perlita substratuko hidroponikoan.

Ekoizpen integratuaren ziurtagiria dauka. Laguntzaileak askatzen ditu eta kontrol ekologikoa egiten du. Halaber, 6 tunel eta 2.000 m2-ko hazitokia ditu, gaur egun, ilarrak, babak eta kuiatxo zuria hazteko erabiltzen duena.

2018an, ustiategia zabaldu du eta 1.200 m2 tunel gehitu dizkio, urazak ekoizteko. Era berean, 5.000 m2-ko kanpo baratzea prestatzen ari da tipula gorria hazteko.

Fruta-arbolen (sagarrondoak, madariondoak, limoiondoak) ustiategia ere badu, baita produktuak prestatu eta bildatzeko biltegia ere.

Ustiategiak, produktuak banatzeko 4 furgoneta dauzka eta, batik bat, leku hauetan saltzeko: BM supermerkatuetan, Mercabilbaon (produktu batzuk), ustiategian bertan zuzenean edota Internet bidez.

Bizkaiko Ortuzainen Elkarteko (BIHOEL) kide dira.


Harremanetarako:

Non gaude?

  • Arronategi Bermeo 48370 Espainia

Loading...