Produktua saskira gehitu da
Nor gara?
Biezko Baserria nekazaritza-turismoa erabat zaharberritutako XVIII. mendeko baserri
batean dago. Nekazariak gara, eta Urkiolako Parke Naturalaren mugakide den
Anboto mendi mitikoaren azpian gaude.
Nekazaritza ekologikoan dihardugu, oilo, ortuari eta garaiko frutekin.

Aire zabaleko ortuan urte-sasoiko ortuariak ekoiztera bideratzen ditugu gure indarrak.
Oilo erruleak eta fruta-arbolak ere badauzkagu.

Larunbatero Durangoko plazan gaude, eta saskiak etxez etxe banatzen ditugu.
Sei gela bikoitz, bainugeladunak, ditugu, eta beste 3 ohe bikoitz eta banako 4 ohe
gehigarri jartzeko tokia ere badugu. Sukalde handia eta egongela handia, tximiniaduna,
ere. 12 lagunentzat gomendatzen da etxea, baina ohe gehigarriak jartzen badira, 24
lagunentzako lekua dago.

Bertako barietate eta arrazak berreskuratu eta zaintzea da gure helburua, eta
horretarako, gure ekoizpena ingurura egokitzen dugu, barneko sargaiak gutxitzen ditugu
eta geure baliabideak bultzatzen ditugu, zikloak itxirik; baita agroekosistema
jasangarria sortzea, ingurua ahalik eta gutxien aldatzen saiatuz; lan duinaren
truke bidezko prezioak eskainiz. Lurretik bizi izatea lortzea, lurrarekin bat eginez,
agroekologiarantz ibiliz.

EKOLUReko bazkide gara.
Harremanetarako:
- Biezko Baserria
- 652707140 (...klikatu ikusteko) 652707140
- biezko@gmail.com (...klikatu ikusteko) biezko@gmail.com
Non gaude?
- OLAZABAL AUZOA, 3, BIEZKO BASERRIA - AXPE ATXONDO 48292 Espainia