Produktua saskira gehitu da
Nor gara?
BIORTZATXU BASERRIA izeneko familia-ustiategia 2011n eratu zen.
Iker Villasana da horren titularra. Gaztenek programaren eskutik hasi zen nekazaritzan, familiaren lurretan, eta denborarekin, lur gehiago eskuratu zituen.
Sasoiko barazki-mota guztiak ekoizten dituzte, mikrolandareak, kimu biziak eta lore jangarriak ekoizten espezializatu dira, eta inguruko larre-belarrak eta larre–loreak biltzen dituzte.
Arrietan eta Fruizen kokatuta daude.
Urte horietan guztietan, lurren azalera handituz joan dira, eskariari erantzuteko, eta, gaur egun, 2.000 m² inguru berotegi dituzte, eta 12.000 m² inguru aire zabaleko baratze.
Bereizteko asmoz, instalazio batzuk mikrobarazkiak, kimuak edo ernamuinak eta abar ekoizteko erabili dituzte; hori da, hain zuzen, gaur egun haien bereizgarria.
60 barazki-barietate inguru eta mikrobarazkien 30 kimu inguru ekoizten dituzte, hala nola ilarrak, albaka, sishoa, erremolatxak, azenarioak eta berroak, besteak beste.
Zuzenean saltzen dituzte produktuok.
Ekoitzitako produktu gehienak Bizkaiko eta probintzia mugakide batzuetako jatetxe bikainetara bideratzen dira (jatetxeok 18 Michelín izar batzen dituzte).
Larunbatero, Bilboko Hareatzako azokan saltzen dute. Eta bezeroei leial izaten jarraitzen dute, asteko saskien eskutik.
Ekoizpen-eredua % 100 ekologikoa da.
Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak (ENEEK) ziurtatu ditu, eta EKOLUR elkarteko kide dira.
Harremanetarako:
- Iker Villasana
- 946154916 (...klikatu ikusteko) 946154916
- ikeratxika@gmail.com (...klikatu ikusteko) ikeratxika@gmail.com
Non gaude?
- CALLE LARETXABARRI, 54 Plentzia-Mungia 48114 Espainia