Produktua saskira gehitu da

Nor gara?

Esnetarako behien eta ardien ustiategia da, Errigotiko Bizkaigane auzoan dagoena.

Hasierako titularrek, Arriaga anaiek, 80ko hamarkadaren hasieran ekin zioten jarduerari. Denboraldi luze horretan, ustiategian hainbat pertsonak parte hartu dute eta, gaur egun, instalazioak berritzen eta modernizatzen ari dira.

Prozesu horri ekiteko, abeltzain gazteen kooperatiba sortu dute, Txapel Koop, Bizkaigane Sociedad Civil sozietateko langile ohiek eratu dutena,  duela 40 urte inguru hasitako proiektu guztiari jarraipena emateko.

Esnea zuzenean merkaturatzen dute, baita esnea eraldatzeko prozesu guztia ere. Behi-gazta, ardi-gazta eta jogurtak egiten dituzte, besteak beste, eta produktuak zuzenean saltzen dizkiete kontsumitzaileei, ikastetxeei, dendei… batez ere, Busturialdean eta Mungialdean (Uribe-Butroe).

Gaur egun, esnetarako 90 abelburu eta 300 Latxa ardi dituzte, eta 75 hektarea inguru larre kudeatzen dituzte Errigoti eta Arrieta inguruan. Halaber, jarduera dibertsifikatzen ari dira, aire zabaleko baratzeekin eta txerriak gizentzen, merkaturatzen dituzten produktuen osagarri.

Ekoizteko sistema ekologikoa da eta Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Batzordeko (ENEEK) bazkide dira, baita Artzai Gazta (gaztaren artisau-egileak) elkartekoak ere.

BIFEko (Bizkaiko Frisioi Elkartea) eta ACOILeko (Latxa ardien hazleen elkartea) bazkide dira.

Harremanetarako:

Non gaude?

  • Larragan Atzekoa Z/G Errigoiti 48309 Espainia

Loading...