Produktua saskira gehitu da

Nor gara?

Basarte etxea eta bertako etxekoak Bakioko Elespururen maiorazkoaren partaide izan ziren XX. mendearen hasierara arte. Oso aspalditik bizi gara baserrian Olaskoagatarrok, belaunaldiz belaunaldi gure lurrak landatzen eta gure mahastietan ekoitzitako mahatsekin txakolina egiten.

Ilusioa, lasaitasuna, zintzotasuna eta gogobetetasuna dira gure arbasoen ahalegina eta adorea jasotzen duten hitzak, gure ikasbide izan direnak. Horiek gabe ez litzateke Basartearen, gure etxearen, historia ulertuko.

2001ean, mahastizaintzari berriro ekitea erabaki genuen eta, urte batzuk geroago, geure txakolina egiteari. Gaur egun, indar eta nortasun handiko txakolina, ADOS, aurkezteko ohorea dugu. Halaber, bi urtez jarraian nazioarteko sariak irabazi ditu, hala nola, Decanter, Bacchus eta Vino y Mujer.

Bi txakolin, zein bere zertasunarekin, baina historiak, zintzotasunak, lasaitasunak eta gogobetetzeak elkartzen dituztenak.

Mahasti berbera, Hondarrabi (Zuri eta Beltz) mahats-barietateak, Bizkaikoak bertakoak, mahastiak belar-pozoirik erabili gabe landatzen eta maitazarrez, emaitzarik onenak lortzeko.

Izan ere, emaitza bi txakolin dira, zuria eta beltza; zeinek bere kolore, lurrin eta nortasuna ditu, mahatsak nahiz lurrak ematen dizkietenak.

Gure etxeko ateak zuretzat daude zabalik. Leku aproposena izango da goza eta atseden har dezazun.

Bisitatu gure landa-turismoa.

BIALTXAko bazkide gara.

Harremanetarako:

Non gaude?

  • Urkitzaurrealde, 4, Caserio Basarte BAKIO 48130 Espainia

Loading...