Produktua saskira gehitu da
Nor gara?
Bodega Berroja ustiategi familiarra gara. Horretan 26 hektarea kudeatzen ditugu,
horietatik 22, gure jabetzakoak.
1997an ekin zion jarduerari ustiategiak, garai bateko pinudiak mahasti gisa
berrerabiliz. 2001ean upategia eraiki genuen, 250.000 litro egiteko ahalmenaz. Pausoz
pauso bilakatu gara; gaur egun 90.000 litro ekoizten ditugu, eta datozen urteetan kopuru
hori handitzea espero dugu, azken urteotan landatu diren beste 8 hektarea lantzen hasiko
baitira.
Urdaibai Biosfera Erreserbako eremu berezi batean gaude eta, hori dela eta, bi
premisa nagusi hauen arabera lan egiten dugu: JASANGARRITASUNA ETA
BEREZITASUNA.
Lehenik eta behin, gauden tokian gaudelako, eta bigarrenik, gure ustiategiko mahatsekin
bakarrik lan egiten dugulako, eta horrek aukera ematen digu produktu berezi eta
propio bat egiteko, nortasun bereziduna.
Halaber, 2005. urteaz geroztik enoturismoan dihardugu, horren alderi guztietan, 200
lagunentzako –eserita– areto soziala baitugu, era guztietako enpresa-jarduerak,
familiarteko ekitaldiak, team Building-ak, baserriko jokoak, enpresen produktuen
aurkezpenak edo edozein ekitaldi egiteko.
Aldi berean, bisitaldi gidatuak antolatzen ditugu, esaterako, gure lurraldea ezagutzeko
azalpenak eta mahastia eta ardoa egiteko prozesuaren azalpena, eta horiek biribiltzeko,
gure txakolinak eta bertako ekoizleen produktuak, lurrekoak nahiz itsasokoak,
dastatzen dira. Urdaibaik bi alderdi horiek dituelako, Bizkaiko nekazaritzako
elikagaien sektoreko beste inguru batzuetan nekez lortzen direnak.
BIALTXAren bazkide gara.
Harremanetarako:
- Bodega Berroja
- 944106254 (...klikatu ikusteko) 944106254
- txakoli@bodegaberroja.com (...klikatu ikusteko) txakoli@bodegaberroja.com
Non gaude?
- Barrio Berroja, Carretera de Zugastieta a Balcón de Bizkaia, Muxica 48392 Espainia