Produktua saskira gehitu da

Nor gara?

Familia-upategia, tradizio handikoa, mahastizaintzan eta ardogintzan, XIX. mendearen erdialdetik. Gaur egun, instalzioak Zamudioko teknologi parkearen ondoan daude, eta Xabier Aretxabaleta eta Estíbaliz Jauregi arduratzen dira horietaz. Duela gutxi, belaunaldi-aldaketa izan da upategian, Haizea eta Lander Aretxabaleta seme-alabak sartu baitira upategian.

Bizkaiko Txakolina Jatorri Deituradun txakolina egiten dute.  

Mahastiaren azalera: 8 Ha.

Ekoizpen integratuko laborantza ziurtatua 2011tik.

2019ko uztan egindako txakolin bolumena: 37.000 litro.

Azken aurrerapen teknologikoak ditu upategiak: hotz-instalazioak, ponpa peristaltikoa, flotazio bidezko hondar-garbitzea edo haritz frantsesezko barrikak, besteak beste. Aholkularitza osoa jasotzen du upategian eta mahastian.

Magalarte ZamudioZabalondo eta Aretxabaleta markekin txakolin zuria egiten du, baita Magalarte Zamudio markarekin barrikan hartzitutako txakolin zuria ere, eta Magalarte Zamudio markarekin ere txakolin beltza egiten hasi da. Enoturismo bisitak hartzen ditu.

Astiro baina etengabe hazten ari da ustiategia, bai mahastiaren azalerari eta txakolinaren bolumenari dagokienez, bai haren kalitateari dagokionez. Azken urteotan, upategiko txakolinek sari ugari jaso dituzte Estatuko nahiz nazioarteko txapelketetan, esaterako, International WineAwards, Vindouro edo Baco direlakoetan.

BIALTXAko bazkidea da eta BIZKAIKO TXAKOLINA JATORRIZKO DEITURAN dago erregistratuta.

Harremanetarako:

Non gaude?

  • C/ Arteaga auzoa, 107 Zamudio 48170 Espainia

Loading...