Produktua saskira gehitu da
Nor gara?
Gure arbasoek XIX. mendearen amaieratik egarria asetzeko egiten zuten edari haren, hots, Markoleta txakolin preziatuaren ekoizpena berreskuratzea erabaki genuen 1983. urte inguruan.
Horretarako, Balmasedako Mune Mahatsa barietatearen mahatsondoekin egin genuen gure lehen plantazioa, eta barietate horiek, oraindik ere, gure txakolinari izaera ematen jarraitzen dute. 1990ean, horiei Hondarrabi Zuri barietatea eta, duela gutxi, Hondarrabi Zuri Zerratia barietatea gehitu dizkiegu.
Gure mahastitxoak Enkarterriko Gueñesko Udalbatzako La Quadra herrixkan daude, Eretza mendiaren hego-mendebaldeko magalean, ipar haize hotzetatik babestuta.
Gure mahastietan heldutako mahatsek, lurretik, airetik eta eguzkitik lurrina, energia eta kolorea –botila barruan amaituko dutenak– hartu eta xurgatu ondoren, oso bidaia laburrari ekingo diote, mahatsondotik txortena kentzeko makinara, eta mahastian bertan jarrita dagoen altzairu herdoilgaitzezko dolarean daudenean, haien muztioa, hodi batzuetatik igarota, altzairu herdoilgaitzezko kupelen barrura iritsi eta Markoleta txakolina bilakatuko da.
BIALTXAko bazkide gara.
Harremanetarako:
- Markoleta Txakolina
- 946 693 268 (...klikatu ikusteko) 946 693 268
- markoletabodega@gmail.com (...klikatu ikusteko) markoletabodega@gmail.com
Non gaude?
- Markoleta, 10, La Quadra Güeñes 48820 Espainia