Produktua saskira gehitu da

Nor gara?

Ulibarri Artzaiak mahastigintza eta abeltzaintza ekologikoko proiektua da. Bizkaiko Gordexolako baso baten erdian dagoen 30 hektareako lursail batean dago. 2,2 hektareako mahastiaren kokapena ezin hobea da: ipar-hegoaldeko hegala; erabateko intsolazioa, eta lur drainatuak, geldialdi begetatibo ezin hobea dutenak.

Gure Artzai txakolina “terroir” ardo tipikoa da, lurrera ekarpenik gabe egokitutako mahastizaintza ekologikoko nortasun handiko anduietakoa. Garrantzi handia ematen diogu mahatsaren kalitateari, hots, txikia, pats eta legamia ugarikoa eta egoki ondua izan dadila. Mahats-bilketa eskuz egiten da, 7 kiloko kutxetan. Halaber, txakolina haritz frantsez berrian hartzitzen da, eta ez da egonkortzen, ezta iragazten ere, ahalmen organoleptikoa handiagoa izan dezan eta hobeto zahar dadin. Gutxienez 6 hilabeteko ontzea du botilan.

Udazkenean eta neguan gure latxa ardiak bazkatzen dira mahastian, eta, horrela, lurren emankortasunaren orekari eusten diogu.

BIALTXAko bazkide gara.

Harremanetarako:

Non gaude?

  • Barrio Zaldu, Caserio Isuskiza Handi, 1 Gordexola 48192 Espainia

Loading...