Produktua saskira gehitu da

Nor gara?

Frisiar esne-behien ustiategia. Kortezubin dago, eta Victor Txertudik (2016ko udan zendua) sortu zuen. 


Gaur egun, C.B. SANTANA Jonatho Txertudik eta horren emazte Maider Uriartek (oraintsu sartu da sektorean) osatzen dute.

Jezteko robota dute eta 70 behi inguru dituzte.


Bertoko instalazioek eta baliabideek (simaur-arraskagailuak, eskuilak, haizagailuak, jezteko robota...) behien ongizatearen eta esnearen kalitatearen baldintza onak bermatzen dituzte.


Ustiategiko bazka kudeatzeko makineria egokia ere badu: traktorea, fardo-makina, segatzeko makina... Eta 115 m² inguruko nekazaritza-azalera kudeatzen dute, lur gehienak, belardiak; eta bazka-artoa landatzeko 17 hektarea inguru ere badituzte. 


BIFEko eta KAIKU S Coop.-ko bazkide dira. Ekoizten duten esne gehiena Kaikun merkaturatzen dute, nahiz eta historikoki ustiategiak bere eskualdean zuzeneko salmenta egin duen.


Azken urteotan, Maider abeletxean sartu denean, osasun-baimena berritu dute eta hainbat esneki (gazta freskoa, esne pasteurizatua, jogurta...) zuzenean saltzeko eraldaketa- eta lanketa-gela hobetu dute. Ustiategian bertan eta Gernika inguruko saltokietan saltzen dituzte. 


Harremanetarako:

Non gaude?

  • Bº TERLEGIZ, 6 KORTEZUBI 48315 Espainia

Loading...