Produktua saskira gehitu da

Nor gara?

Xabier eta Igor Pujanak Jack tomateak ekoizten dituzte Bermeon, Bizkaiko kostaldean.

 

GAZTENEKen eskutik sartu ziren jardueran ekoizleok, duela sei urte, bizi-proiektu berri bati ekiteko.

 

Urte neketsuak izan ziren hasierakoak, lan eta ahalegin handikoak, ez zeudelako sektore horretan sustraituta eta zerotik hasi behar izan zutelako, goitik behera eguneratu beharreko ustiategi zaharkitu batean.

 

Hortaz, ezagutzak eta trebetasunak azkar berenganatu behar izan zituzten, teknologia berriak ezartzeko.

 

Hasteko, ureztapen-buruaren eta klimatologia-sistemaren ordez azken belaunaldiko baliabideak jarri zituzten: biomasa-galdara, berotegi osoa zeharkatzen duen tximinia batekin, tenperatura optimoa lortzeko; barruko airea homogeneizatzeko haizagailuak; lurzoru zuria, edo itzal-sare sistema, besteak beste. Hobekuntza horiei esker, bero-energia dezente aurrezten, eguzki-argiaren errendimendua areagotzen eta ingurumena zaintzen da.

 

Prozesu guztietan daude gorabeherak, baina beti izan dute aurrera jarraitzeko kemena eta proiektua gauzatzeko gogoa.

 

Horregatik, duela hiru urte, ustiategia handitu egin zuten 2000 m²-ko bigarren negutegi baten bidez. Beraz, berotegi bat dute ziklo luze bakarrean eta beste bat, bi ziklotan. Horiei esker, urte osoan zehar dute produktua.

 

Guztira, 4.400 m² berotegi landatzen dituzte era hidroponikoan. Badute biomasa bidezko berokuntza, eta ekoizpena, era integratuan eta Global Gap-en arabera egiten dute.

 

BIHOELeko bazkide dira, baita GARAIA SC sozietatekoak ere; izan ere, horren bidez saltzen dituzte produktuak.

 

Sektoreko ustiategi nagusiekin lehiatzeko ustiategi handia izatea amesten dute, baina, beren lehentasuna da egunero horiekin lan egiteko langileak izatea, egunez egun hobetzen eta etorkizunari baikor begiratzen laguntzeko. 

Harremanetarako:

Non gaude?

  • ATALDE, 27 - SS A BERMEO 48370 Espainia

Loading...