Produktua saskira gehitu da

Nor gara?

Ekoene ustiategiak, Loiun (Bizkaia) 1.200 metro koadroko azalera duenak, zorrotz
betetzen ditu nekazaritza ekologikoaren printzipioak hasieratik. Egitasmo integrala
da, guk geuk kudeatzen dugu, eta horren bidez ekoizleok zereginak geuk egitea
erabaki dugu, ustiapenari eta laborantza-prozesuei buruzko ezagutza sakona
geureganatzeko.

Lau berotegi dauzka Ekoenek teilatupeko laborantzarako, baita aire zabaleko
baratzerako lursaila ere. Ahalik eta makina gutxien erabiliz eta hondakin naturaletatik
abiatuta egindako konpost organikoaren bidez prestatzen dugu lurra. 2014ko urrian
landatu genituen lehenengo barazkiak, eta 2015eko urtarrilean hasi ginen lehen
sailak banatzen.

Lurraren zikloak errespetatzea da gure lehentasuna, ustiategia gero eta eraginkorragoa
izan dadin, baita bertoko barietateak sartzea ere, gure nekazaritzaren joritasuna
babesteko. Etorkizunean nekazaritza ekologikoa zabaltzeko jarduerak garatuko ditugu,
eta, hortaz, ikastetxe eta herritarrentzat zabalduko ditugu gure ateak.

EKOLUReko bazkide gara.

Harremanetarako:

Non gaude?

  • Barrio Zabaloetxe LOIU 48950 Espainia

Loading...