Produktua saskira gehitu da

Nor gara?

Ekorlegik Bizkaiko ortuko ohiko ortuariak hazten ditu baratze eta berotegietan bertoko baritateak erabiliz, eta, aldi berean, beste labore batzuez ere –kanpotarrak eta exotikoak– baliatzen da, bertoko ortuarien osagarri gisa. Jarduera horri esker, produktu-aukera handia dugu, eta gure kontsumitzaileek hori aintzat hartu eta balioesten dute.

Zirkuitu laburren bidez merkaturatzen ditugu ortuariok, hots, familiei astero saskiak saltzen dizkiegu, herrietako azoketara joaten gara eta inguruko denda batzuk hornitzen ditugu.

Ortuetan berotegi batzuk ditugu. 3.000 m2-ko azalera, estalia, eta 13.000m2-koa, aire zabalean. Ekoiztutako produktu guztiak ekologiko ziurtatuta daude eta urte-sasoikoak dira.

Urtean behin, ustiategiaren ateak zabaltzen ditugu gure ortuarien jatorria ezagutu eta nola hazten ditugun ikus dezazuen.

EKOLUReko bazkide gara.


Harremanetarako:

Non gaude?

  • G. S. PELAYO, 83, ATXULO BASERRIA BAKIO 48130 Espainia

Loading...