Produktua saskira gehitu da

Nor gara?

Esnetarako Frisiar arrazako behien ustiategia Karrantza Haranean dagoena. Bi anaia pare arduratzen dira ustiategiaz: Joaquin eta Vicente Albisua, eta José eta Txutxi Herboso, eta guztiak elkarren lehengusu dira.

2000. urtera arte bi ustiategi zituzten bereiz, gurasoekin batera kudeatzen zituztenak, eta elkartzea erabaki zuten, eraginkorragoak izateko eta abereen bizi-kalitatea hobetzeko, eta inbertsio berriak egin zituzten, esaterako, esnetegi-pabilioia eta jetzitegi informatizatua jartzeko.

Gaur egun, jezteko 200 behi eta aurrerakoen hazkuntzarako 140 abere dituzte, eta horien ongizatea eta esnearen higienea bikainak dira. Halaber, 52 hektareako lursaila kudeatzen dute abereentzako bazka ekoizteko.

BIFEko bazkide dira, baita Guvac kooperatiba eta Kaiku-koak ere. 2.100.000 litro esne ekoizten dituzte urtean.


Harremanetarako:

Non gaude?

  • MATIENZO, 8 KARRANTZA 48891 Espainia

Loading...