Produktua saskira gehitu da

Nor gara?

Esnetarako Frisiar arrazako behien ustiategia, Karrantza Haraneko Manzaneda de Sierra auzoan dagoena.

Felix eta Mikel Aras anaiak arduratzen dira ustiategiaz, Jose Antonio eta Ana Maria gurasoek ekindako ustiategiarekin jarraitzeko.

Ustiategi modernoa, zeinean jezteko hiru Lely roboten egindako inbertsioa nabarmentzen den; horren ondorioz, produktibitatea eta abereen bizi-kalitatea handiagoak dira.

Abeletxeak jezteko 190 behi ditu, eta horien ongizatea eta esnearen higiene-egoera oso onak dira. Halaber, beste 150 abelburu dituzte, aurrerakoen hazkuntzarako txahalak eta zekorrak, Zaragozako Las Nieves Zentroan eta Bernales auzoan alokatu duten nabe batean.

44 hektareako nekazaritza-azalera kudeatzen dute, ustiategiko abereak bazkatzeko bazkak ekoizteko.

BIFE, GUVAC S. Coop. eta KAIKU S. Coop erakundeetako bazkide dira. Azken kooperatibari ekoizpen guztia, 1.900.000 litro ingurukoa, ematen diote.


Harremanetarako:

Non gaude?

  • Barrio Manzaneda de Sierra, 9D KARRANTZA 48891 Espainia

Loading...