Produktua saskira gehitu da

Nor gara?

Famlilia-ustiategia, duela 70 urte baino gehiago gaurko arduradun Juan Félix Urrutiaren aitite-amamek sortu zutena. Hortaz, Juan Félix ustiategiaz arduratzen da, erretirodun gurasoekin batera. Ajangizen dago ustiategia.

Batez ere, Gernikako indabak eta piperrak, porruak, kiwiak, Jack barietateko tomateak eta udare-tomateak ekoiztu eta merkaturatzen ditu. Halaber, zaldi-azienda du. Ustiategi modernoa da, eta horretan bi berotegi-tunel nabarmentzen dira. Guztira, 15000 m2 dauzka: hektarea bat indabak ekoizteko bakarrik erabiltzen dena.

Urteko indaba-ekoizpena 800 kg ingurukoa da; udako ortuariena, 2000 kg, eta kiwi-ekoizpena, 4000 kg. Zuzenean saltzen dituzte produktuak, baita etxeetan, Gernikako azokan eta Bilboko Areatzan, gehienbat.

Juan Félixen dioenez: hau bizibide izatea bada aintzatespena.

GERNIKAKO INDABA eta BIHOEL elkarteko bazkide dira.

Harremanetarako:

Non gaude?

  • Cº ZUBIAURRE GOIKOA, 1 Ajangiz 48320 Espainia

Loading...