Produktua saskira gehitu da
Nor gara?
Biozaki Bizkaiko Cáritas-en ekonomia sozial eta solidarioko ekimena da. Gordexolan dago, eta fruta eta barazkien ekoizpen ekologikoan dihardu. Haren helburua da Bizkaiko nekazaritzako elikagaien sektorean gizarte-bazterketa egoeran edo babesgabetasun-arriskuan dauden pertsonak gizarteratzeko eta lanbideratzeko prozesuetan laguntzea.
Lanbideratzeko enpresak, hortaz, pertsonak erdigunean jartzen dituen eredu ekonomikoa sustatzen du.
“Langileak, boluntarioak, komunitatea eta bezeroak zaintzen eta dinamizatzen ditugu, lantaldearen parte sentitzen baititugu. Gure bereizgarria kalitatea eta berotasuna dira, gure produktuak lurretik zure eskuetara eramateko, eta elikadura osasungarria bultzatzen dugu”.
Gainera, Bizkaiko lur emankorrak berreskuratzen dituzte, enplegua sortzeko eta landaguneetako despopulatzea arintzeko. Biodibertsitatea babesten dute, habitataren oreka babesteko. 0 km-ko elikagaiak edo berto-bertokoak ekoizten eta merkaturatzen dituzte. Bertoko abeltzainekin lankidetzan ari dira, eta sortutako hondakinak birziklatzen eta dinamika naturalak maximizatzen dituzte, geroko belaunaldiei lur emankorra uzteko.
Sasoiko barazki ekologikoak landatzen dituzte, aire zabalean zein negutegian, maneiua ekologikoa izanda. Beren haziak eta tokiko haztegietakoak ereiten eta landatzen dituzte, eta produktuen eskaintza ugaritzen dute, beste ekoizle batzuekin eta lanbideratzeko beste enpresa batzuekin sarean lankidetzan arituz, ekonomia zirkularraren ikuspegitik.
Modu pertsonalizatuan hautatutako saski ekologikoen eta biozaki.org webgunearen bidez saltzen dituzte ekoitzitakoak, baita Bilbo Handiko dendetan eta BBK Azokan, Eroski Azokan eta Triwuu-n ere.
Urtean zehar, 8-10 azokatatik dabiltza Bizkaiko hainbat udalerritan, hala nola Zallan, Gueñesen, Gordexolan, Algortan, Leioan, Bilbon, Zamudion, Algortako Karitatearen Egunean, Zamudion eta Bilboko Gorka Deuna egunean.
EKOLUR BIZKAIAko bazkide dira.
Harremanetarako:
- GIZARTELUR - BIOZAKI
- 665746643 (...klikatu ikusteko) 665746643
- msomoza@caritasbi.org (...klikatu ikusteko) msomoza@caritasbi.org
Non gaude?
- RIBERA, 8 BILBAO 48005 Espainia