Produktua saskira gehitu da
Nor gara?
1955ean Goikoetxeatarrek eta Markaidatarrek GOIMAR sortu zutenetik, lehen
sektorean egon da enpresa, eta animalien elikadurako erreferenteetako bat da. Kalitatean
eta bezeroekiko gertutasunean oinarritzen ditugu gure lana eta zerbitzuak beti, haiek
baitira enpresaren balio nagusia.
2004an, pentsuak fabrikatzeko sektorean dugun esperientzia ugariaz baliatu ginen eta
GOIMARen instalazio berriak abiarazi genituen. Goraka ari diren sektore berrietara,
esaterako, ekologikora hedatu genuen gure produktu-sorta, eta fabrika modernoa sortu
genuen goi-mailako pentsuak egiteko eta zerbitzurik onena eskaintzeko.
Hortaz, animalien elikaduran eta nutrizioan adituak izaten 50 urtetik gorako esperientzia
izanda, Piensos Goimar-ek beharrezko guztia egiten du animalien elikadura
ekologikorako. Pentsuak linea bereiziko lantegian fabrikatzen dira, % 100
ekologikoa den eran.
Gaur egun, kalitatea, argitasuna eta gardentasuna ditugu ardatz nagusi, eta ohiko
pentsuak, transgenikorik gabekoak eta pentsu ekologikoak fabrikatzeko gai den enpresa
bakarra da sektorean.
Gure produktuen etiketek gardentasun osoa dute bereizgarri, hots, ez dugu ezer
ezkutatzen, ez baitago ezer ezkutatzeko eta jaten duguna baikara.
EKOLUReko bazkide gara.
Harremanetarako:
- PIENSOS GOIMAR
- 946740666 (...klikatu ikusteko) 946740666
- piensosgoimar@gmail.com (...klikatu ikusteko) piensosgoimar@gmail.com
Non gaude?
- Bermeo bidea, 5 Plentzia-Mungia 48100 Espainia