Produktua saskira gehitu da
Nor gara?
Gabriel Vázquez Hamalau izeneko baserrian bizi da, hain zuzen, Zeanuriko Ipiñaburu auzoko 48. zenbakian, Gorbeiako Parke Naturalaren barruan. Baserrian orain dela 30 urte kokatu zenetik dihardu nekazaritza ekologikoan.
Baratze ekologikoa du autokontsumorako, baita kiwi-plantazio bat ere. Era berean, sendabelarrak eta belar usaintsuak ere ekoizten ditu berak kontsumitzeko eta azoketan saltzeko. Tailer bat du, bere instalazioak erabiltzen irakasteko, baita nekazaritza-turismoko establezimendu bat ere.
Plantazio horretan 200 kiwi inguru ditu, 5.000 m2 ingurutan. Modu ekologikoan kudeatzen da, duela 28 urtetik hona: bi urtez behin, simaurra botatzen zaio, eta orain, inausketa- eta belar-hondarrekin lurraren geruza emakorra mantentzen da.
Udaberrian eta udan belarra moztu eta zelaian bertan ongarri gisa erabiltzen dugu. Era berean, inausketa berdea egiten dugu, landareak argitu eta kiwia hautatzeko. Fruitu hobea lortzeko, nahiko inausten dugu. Ez da ureztatzen, landa nahiko hezea bada ere, eta udako eta udazkeneko euriekin kiwi ertaina eta oso kalitate onekoa lortzen dugu.
Urteko ekoizpena txikia da (2.000–3.000 kilogramo). Salmenta ekologikoko dendetan eta kooperatibetan saltzen ditugu, guk kontsumitzen ditugu eta bezero batzuek finkan bertan erosten dizkigute.
EKOLUReko bazkide gara.
Harremanetarako:
- Gabriel Vázquez
- 946317179 (...klikatu ikusteko) 946317179
- artasolo@hotmail.com (...klikatu ikusteko) artasolo@hotmail.com
Non gaude?
- Bº IPIÑABURU, CASERIO AMALAU ZEANURI 48144 Espainia