Produktua saskira gehitu da
Nor gara?
7.000 m2-ko kapera anitzeko berotegia ustiatzen dute laborantza hidroponikoan, perlita-zakutan eta biomasa berokuntzaz, eta ustiategi horretan Jack barietateko tomatea ekoizten dute, 5.000 m2 ingurutan. Laborantza hori bi ziklotan datza: urtarrilean landatu eta ekainaren bukaeran ateratzen dira; bigarra uztailean hasi eta abenduan ateratzen dira. Beste 2000 m2 ere baditu, tomate txertatua landatzeko, martxotik azarora bitartean.
Era berean, indabak eta urte-sasoiko beste ortuari batzuk hazten dituzte baratzean.
Produktuak dendetan, jatetxeetan eta bertoko eta kanpoko azoketan merkaturatzen dituzte, baita ustiategian bertan ere.
Labelekin ekoizten dute eta ekoizpen integratuaren ziurtagiria dute 2013. urteaz geroztik. Kontrol biologikoa egiten dute laguntzaileak askatzen.
Hori guztia, inguru txukun batean, berotegiaren barrualdea beti garbi-garbi baitago.
Finkan bertan biltegiratu eta sailkatzen dira produktuak.
Halaber, ureztatu eta klima kontrolatzeko AZKEN teknologia dute: ureztaketa-buru sofistikatua, langarreztapeneko fog-system sistema, hezetasuna kontrolatzeko sistema edo aire-eragingailuak, besteak beste.
BIHOELeko bazkide dira.
Harremanetarako:
- Andoni Garcia Oyarzun
- 672868673 (...klikatu ikusteko) 672868673
- aizker@hotmail.com (...klikatu ikusteko) aizker@hotmail.com
Non gaude?
- Ibarra Auzoa, 83A Gamiz-fika 48113 Espainia