Produktua saskira gehitu da
Nor gara?
Produktu ekologikoaz arduratzen den enpresaburu Begoña Loizaga da Kimuak enpresaren arduraduna. 2009an sortu zen nekazaritzako enpresa hori, garbi, ekologiko eta berria izango zen zerbait ekoizteko asmoz, eta ia ustekabean kimuen munduarekin topo egin zuten. Merkatuan kimu-eskaintza eskasa zegoela eta horien ezaugarriak ikusita, Kimuak sortzera animatu ziren, sektore horretan esperientziarik izan gabe.
Krisi bete-betean sortu zen Kimuak, “crack” urtean. Lehenengo urteak gogorrak izan ziren, baina enpresaren martxa motel bazihoan ere, merkatu ekologikoan kokatu dira eta produktu bikain gisa ospe handia lortu dute.
Kimu eta ernamuin freskoak ekoizten dituzte gehienbat, eta haziak, ernamuintzekoak, laborantza-kitak merkaturatzen dituzte, besteak beste, nork bere ernamuinduak ekoizteko aukera izan dezan.
Datorren urtean eskaintza zabalduko du, gaur egun merkatuan ez dauden ernamuinduekin egindako produktu berriekin.
Urtero 100.000 ernamuindu-terrina inguru ekoizten ditu Kimuak enpresak.
Gaur egun, hiru pertsonak lan egiten dute etengabe hazten ari den proiektuan.
Harremanetarako:
- Begoña Loizaga
- 946741913 (...klikatu ikusteko) 946741913
- bloizaga@hotmail.com (...klikatu ikusteko) bloizaga@hotmail.com
Non gaude?
- Elortegi, 8 MARURI 48112 Espainia