Produktua saskira gehitu da

Nor gara?

Gure Ahaleginak upategi familiarra da, eta oso inguru zoragarrian dago (aspaldi, “Ruta de las Bodegas” bezala ezagutzen zena), mahastiez inguratuta. Horiek izozteen aurkako sistemez –aspetsioz nahiz aireaztapenez– hornituta daude, Urduña, Bizkaiko Jaurerriko hiri bakarra, 314 metrotara dago itsasoaren mailatik gora, eta horrek eragina du bertoko klimatologian: egun eguzkitsuak, ez oso beroak, eta gau freskoak.

Nerbioi ibaiaren ibilguak eratzen duen sakonunean dago Urduña. Lur sakonei esker, gure mahastiek harmonikoki garratzak eta azukredunak diren muztioak sortzen dituzte. Ahogozo handiko substantzia lurrintsuak eta dastatzekoak.

Txakolin trinkoa eta bikaina ekoizten du, mahasti familiarreko mahatsekin egiten dena; hortaz, prozesua ustiategitik irten gabe burutzen da.

Zatoz eta ezagut gaitzazu, bisitatu upategia eta mahastiak eta egizu dastatze profesionala.

BIALTXAko bazkide gara.

Harremanetarako:

Non gaude?

  • Barrio Ibazurra, 1 Orduña 48460 Espainia

Loading...