Produktua saskira gehitu da

Nor gara?

Haizea Aretxabaleta Jauregi (Zamudio, 1990) Lander nebarekin sartu zen familiaren upategian, 2018an.

 

Neba-arrebok mahastizaintzan eta txakolingintzan diharduen familiaren seigarren belaunaldikoak dira.

 

Bodega Magalarte Zamudio upategiak (Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deitura duena) 10 hektareako mahastia du, baita marka berria ere: Aretxabaleta. Txakolin zuria, hondarrekin ondua, Aretxabaletatarren omenez egina.

 

Mahastia Ekoizpen Integratuko ziurtapena du, eta, gehienbat, Hondarrabi Zuria barietateko mahatsak ditu.

 

Txakolin beltz botila batzuen emaitzek animatuta, aurten, Haizeak Hondarrabi Beltza mahats-barietatea landatu du; hala, etorkizunean, beste txakolin batzuk ere lortuko dituzte, Magalarte, Zabalondo eta upelean irakindako Magalarte ezagunak eta Aretxabaleta bera ez ezik.

 

Azken urteotan etengabe baino mantso bultzatutako hazkundearen ondorioz, upategiko instalazioak hedatzen ari dira egun, eta instalazio bat erantsi zaio upategiari makineria gordetzeko, upategiak txakolinen eskari gorakorrari erantzun diezaion.

 

LURSAIL - BIZKAIA aholkularitza osoa ematen dio, lurrez, upategiaz eta lan- zein zerga-kontuez.

 

Bizkaiko Txakolingile Elkarteko (BIALTXA) kide dira.

Harremanetarako:

Non gaude?

  • CALLE ARTEAGA, 107 ZAMUDIO 48170 Espainia

Loading...