Produktua saskira gehitu da

Nor gara?

Aurkezpen guztietan bezala, nire burua aurkezten hasiko naiz. Iker Hormaetxe Kobeaga naiz, Juan Luis Hormaetxe eta Konsuelo Kobeagaren semea.

Nire burua aurkeztean, zergatik nire gurasoak aipatu? Badira lehen sektoretik bizi diren nekazari asko, hutsetik hasiak direnak edota lehen sektorearekin apenas kontakturik izan ez dutenak. Ez da nire kasua. Jaso ditudan bizipen, ikasgai eta esperientzia ia guztiak gurasoengandik jaso ditut.

Hasierako oroitzapenak Etxanoko Erromarakua baserrikoak ditut, non bertan esne-behiak genituen. Baserri bueltan egunero eta momento oro…

Baserrian bertan zeuden kortak, txahalez beteta! A ze murruntza festa tetinadun baldeekin esnea ematen genienean… Baserri ondoan ere eraztokia eta baita pabelloia, belar siku bolez betea. Lagunekin ezkutaketan jolasteko ez zegoen leku hoberik baserria baino!

Eta oporrak, zer? Ba oporretara Euskal Herriko lekurik zirraragarrienera! Urduñara!!! Osaba-izeben baserrira, berriro ere behi, txahal eta traktore artera… baina zein zoriontsu bertan!!!

Bizitzak aurrera egin ahala, gurasoek Etxano Nekazal Etxea sortu eta okelarako behiak jarri zituzten. Eta urte gutxi batzuetara, Urduñan ere, Pirineika arrazadun behiak jarri ziren.

Gaur egun, Nekazal Etxean arreba Olaiari laguntzen diot, eta Urduñako eta Etxanoko ustiategietan lanean dihardut.

Bertan 65 abelburu inguru dagoz. Dena produkzio ekologikoan egiten dugu, eta 42 hektarea erabiltzen ditugu bai txandakako artzaintzan, bai etxerako bazka lortzeko. Zuzenean saltzen dugu Zornotzan, sortetan ala osorik. Eguneroko lana askoz eramangarriagoa da nire osaben eta aitaren laguntzaz! Nahiz eta, arre eta so! Jolasean ere ibiltzen garen… jejeje.

Amaitzeko, eskerrak emon nahi dizkiet eguneroko jarduna errazten duten Ekolurra, Bedarbide eta Lorra bezalako 

Non gaude?

  • Bº DUDEA, 5 - Cº ERROMARAKUA AMOREBIETA - ETXANO 48340 Espainia

Loading...