Produktua saskira gehitu da

Nor gara?

Esnetarako Frisiar arrazako behien ustiategia, Karrantza Haraneko Biañez auzoan dagoena.

Ustiategiaren titularra Manuel, Juana, Carmelo eta Francisco lau anai-arrebek eratutako ondasun-erkidegoa da. Kontratudun langile bat dute. Carmelo eta Romualda gurasoen abeltzaintza-tradizioarekin jarritu zuten.

1990ean, jezteko 35 behirekin instalazio berri bat eraikitzea erabaki zuten, abeletxea handitzeko, eta hainbat urtez inbertsioak egin dituzte instalazioak handitzeko eta makineria eta jezteko ekipamendua modernizatzeko. Gaur egun, 270 abelburu dituzte, genetika bikainekoak, eta horien artean 150 egunean bi aldiz jezten dira.

Abeletxeak abereen ongizaterako ekipamendu modernoak ditu, baita duela gutxi handitu den arrain-hezur erako jetzitegia ere. Urteko esne-ekoizpena 1.600.000 litrotik gorakoa da, eta esnearen kalitatea bikaina da. Esne guztia Kaiku Kooperatibari ematen diote, kooperatibakide baitira.

GUVAC Kooperatibako bazkide da. Besteak beste, bazkatze- eta albaitaritza-zerbitzuak ematen dizkie kooperatibak.

Frisiar arrazako behien BIFE elkarteko kide ere bada.  

Harremanetarako:

Non gaude?

  • BIAÑEZ, 27 KARRANTZA 48891 Espainia

Loading...