Produktua saskira gehitu da

Nor gara?

Meabe anaiek baratze-ustiategia zuzentzen dute, berotegien bidez, Derion, hain zuzen, San Isidro auzoko Perubi-Bekoa baserrian.

Ustiategiak 30 urtetik gorako ibilbide profesionala du. Aitarengandik jaso zuten, zeinek, 1981ean, 1700m2 tunel hotz muntatu zituen; Oscar eta Iñakik, 1988an, beste 2000 m2-rekin handitu zutena. Prozesu hori hurrengo urteetan erreplikatu egiten da, plastiko azpiko egungo 15.000 m2-ko azalera lortu arte: kapera anitz eta tunel hotz.

Gaur egun, bi anaiak ari dira ustiategian lanean, lau langilerekin batera.

Laborea lehorrean da, eta tomatea, piperra, uraza, porrua, tipula, ilarra eta kuiatxoa ekoizten dituzte. Tomatea Eusko Label gisa merkaturatzen da, eta Euskal Herriko Ekoizpen Integratuaren ziurtagiria du.

Tomatearentzako hiru laborantza ziklo egiten dituzte; lehena otsailaren 15ean landatutakoa eta biomasa-berogailua duena; bigarrena eta hirugarrena, berogailurik gabekoak, apirilean eta ekainean, hurrenez hurren. Piperra martxoan landatzen da, berogailurik gabe.

Laboreak txandakatzen saiatzen dira; kuiatxoa martxoan landatzen da; porrua, uztailean; tipula, urritik urtarrilera; ilarra abenduan ereiten da eta uraza urte osoan landatzen da.

Mercabilbaon merkaturatzen dituzte ortuariak, ekoizleen pabilioian.

BIHOELeko bazkide dira.


Harremanetarako:

Non gaude?

  • Barrio San Isidro, 1, Caserio Perubi-Bekoa Derio 48160 Espainia

Loading...