Produktua saskira gehitu da
Nor gara?
Inma Roiz baratzezainen familia batekoa da, eta beti baratzezaintzan aritu ez bada ere, duela bederatzi urte aitaren lekukoa hartu zuen.
Ustiategiak bi mila metro koadroko negutegi mekanizatua du, Jack motako tomateak ekoizten jarraitzeko, era integratuan.
Udako kanpaina baino ez du egiten, ekoizpen jasangarri baten arabera, ingurumena zaintzen baitu; izan ere, izurriteak kontrolatzeko intsektuak askatzen ditu.
Roiz tomateak Airako Haran barruko Okondo haranean hazi eta heltzen dira.
Inmarekin beste emakume batek lan egiten du, Sara lehengusinak, eta bien artean tomaterik onenak ekoizten dituzte eta horiek egoki merkaturatzeaz arduratzen dira.
Produktua gertuko kontsumitzaileei hurbiltzeko nahiarekin, udaro, inguruko bezero partikularrei, jatetxeei eta fruta-denda txikiei saltzen dizkiete tomateak.
Hori dela eta, duela bi urte tomatesroiz.com web-orria sortu zuten, bezeroen eskura berto-bertoko tomate bikainak jartzeko.
Harremanetarako:
- INMA ROIZ
- 676998213 (...klikatu ikusteko) 676998213
- imaroiz@gmail.com (...klikatu ikusteko) imaroiz@gmail.com
Non gaude?
- Bº IRAPIEN, 21 OKONDO 01409 Espainia