Produktua saskira gehitu da

Nor gara?

Haragitarako Blonde eta Casina arrazen behien ustiategia. Ismael Arriolak kudeatzen du, Angel aitarekin.

Ustiategi modernoa da, eta Blonde arrazako 59 ama-behi eta aurrerakoen hazkuntzakoak, eta urtean 28 zekor gizentzen dituzte eta bazkarako 55 hektarea kudeatzen. Zekorrak gizentzeko beren pentsua egiten dute, “Euskal Okela” Adierazpen Geografiko Babestua (AGB) markarekin.

Bizitarako abereak ere saltzen dituzte eta Aiako Testaje Zentroan arrak testatzen dihardute, eta sari ugari jaso dituzte  Estatuko nahiz nazioarteko txapelketetan, abereen kalitate genetikoagatik.

BBEko bazkide dira eta ekoizpena beren kontura merkaturatzen dute, hots, harakin eta handizkariei saltzen diete. Duela bi urtez geroztik, Casina arrazako behietan inbertitu dute, mendiko larreak hobeto aprobetxatzeko.


Harremanetarako:

Non gaude?

  • Barinaga Auzoa, 6 MARKINA 48270 Espainia

Loading...