Produktua saskira gehitu da

Nor gara?

Blonda arrazako haragitarako behien ustiategia, Arrieta udalerriko Makuleta auzoan dagoena.

 

José Jesús eta Alberto Iturbek eta Montserrat Ordorikak zuzentzen dute.

 

Ustiategi horretan, haragi-ekoizpena ez ezik, hobekuntza genetikoa ere nabarmentzen da; izan ere, hazitarako animaliak eta beste animalia batzuk saltzen dituzte. Sari ugari irabazi dituzte lurraldeko, autonomia-erkidegoko eta Estatuko abeltzaintza-lehiaketetan, beren jardunbidean zehar.

 

 

Ekoitzitako haragi guztia Gernikako bi harategitan saltzen da; horiek Fermin, Jon eta Begoña neba-arrebek kudeatzen dituzte, eta, horrela, merkaturatze-zikloa ixten da.

 

Abeltegian 80 behi heldu eta hazkuntzako 50 behi daude. Abereen ongizate- eta higiene-baldintzak oso onak dira.

 

Urtean 100 abelburu inguru gizentzen dira haragitarako: txahalak, idiak eta pisu eta adin handiko behiak.

 

Nekazaritza-azalera 45 hektareakoa da, batez ere larreak eta abereak elikatzeko beste bazka batzuk.  

 

Bizkaiko Blonda Elkarteko (BBE) bazkide dira.

Harremanetarako:

Non gaude?

  • Bº AGARRE, 28 - Cº MAKOLETA ERDIA, 28 Arrieta 48114 Espainia

Loading...