Produktua saskira gehitu da

Nor gara?

Pirenaika arrazako haragitarako behien ustiategi nagusia Zeanuri udalerriko Altzusta auzoan dago. Hura Latx Muturbeltz arrazako esne-ardien ekoizpenarekin osatzen du.

 

Behi-aziendaren haragia ekoitzi eta saltzeko zirkuituan familiak egiten duen lanagatik eta jartzen duen arduragatik nabarmentzen da ustiategia, arreta handiz maneiatzen baitituzte abereak.

 

Izan ere, familiak Igorren duen harategian saltzen da haragia, eta, horrela, merkaturatze-zikloa itxi egiten da.

 

Ardi-aziendaren esne-ekoizpena Idiazabal jatorri-deiturako gaztak egiteko erabiltzen da.

 

Abeltegiak 97 behi heldu eta hazkuntzarako 45 behi ditu, eta horien ongizate- eta higiene-baldintzak bikainak dira.

 

Urtean haragitarako 90 abelburu inguru gizentzen dira Eusko Label zigilupean.

 

Abereak ukuiluratzeko eta gizentzeko instalazio guztiek haien ongizatea bermatzeko neurriak dituzte.

 

Nekazaritza-azalera 125 hektareakoa da: larreak eta ganadua elikatzeko beste bazka batzuk ditu lursailak.

 

Pirenaika arrazako Ganaduaren Elkarteko (ASGAPIR) eta Latxa Ardi Hazleen Elkarteko (ACOL) kide dira. 

Harremanetarako:

Non gaude?

  • Bº ALTZUSTA, 129, Cº ZUBIZABALA - BARAZARf ZEANURI 48144 Espainia

Loading...