Produktua saskira gehitu da

Nor gara?

2005ean, gure bigarren semea jaio zenean, eta natura oso maite dugunez, bestelako bizitza-proiektu bat bilatzea erabaki genuen, hots, lurrari loturikoa. Eta zalantza asko izan eta ahalegin anitz egin ostean, egitasmo hori garatzeko toki aproposa aurkitu genuen.

Ustiategia Bakioko udalerrian dago; oso leku egokia da, mikroklima baitu. Inguruetan zuhazti bat dugu, eta hori oso onuragarria da kontrol biologiko,   eta lurraren osasunarentzat lagungarri den fauna laguntzailearentzat. 

6.000 m2 inguru ditu ustiategiak, honela antolatuta: aire zabaleko baratze handi bat eta beste 1000 m2 berotegian ekoizteko.

Guk gure buruak hornitzen ditugu ekoiztean, hots, geure landareak sortzen eta geure haziak biltegiratzen ditugu. Produktu guzti-guztiak zuzenean saltzen ditugu, hots, merkaturatzea tokikoa da. Udako hilabeteetan Bakioko asteko azokara joan ohi gara eta herriko familiei saltzen dizkiegu produktuak.

EKOLUReko bazkide gara.

Harremanetarako:

Non gaude?

  • Zubiaurrealde, 30B Bakio 48130 Espainia

Loading...