Produktua saskira gehitu da

Nor gara?

Nekazaritzan dihardut 2018. urtetik, nik bakarrik. Bi berotegi dauzkat, eta horietan ortuari hauek landatzen ditut: tomateak, Gernikako piperrak, erretzeko piperrak, lekak, urazak, azaloreak, brokoliak eta azak.

Aire zabalean hauek ere badauzat: tipulak, kuiatxoak, indabak porruak, zerbak, kuiak eta potimarron kuiak. Hektarea bateko kiwi-saila ere badaukat, urte betekoa oraindik eta, hortaz, ez du ekoizten.

Berotegien azalera 850 m2-koa da guztira, eta aire zabaleko baratzeak hektarea bat baino gehixeago du.

Ortuari guztiak nekazaritza ekologikoan ekoizten ditut.

EKOLUReko bazkide naiz.

Harremanetarako:

Non gaude?

  • Ugarte goikoa auzoa, 11 Muxika 48392 Espainia

Loading...