Produktua saskira gehitu da

Nor gara?

KIWILUR barazkigintzan eta frutagintzan diharduen familia-enpresa da. Arratzun dago, eta Asier Madariaga Porturasek zuzentzen du, Victoriano eta Garbiñe gurasoekin batera. Ustiategia Arratzu, Mendata eta Munitibar arteko lursailetan banatuta dago, eta barazkiak eta frutak landatzen ditu.

5000 m²-ko kapera eta tunel anitzeko berotegiak ditu, eta 3 hektareatan, aire zabaleko baratzea, zeinean, besteak beste, piper txorizeroak, Gernikako piperrak, Ibarreko piperminak eta zerbak hazten diren.

 

Frutei dagokienez, 7 hektarea kiwi ditu, egitura modernoez eta ureztapen-sistemez baliatuta. Haietan 100 tona baino gehiago ekoizten dira, eta haietako sail bat Euskadiko zaharrenetako bat da, 40tik gora urte baititu.

Gaur egun, kiwiaren bat-bateko heriotza delakoa dagoenez, instalazioak berregituratzen hastea eta negutegi berriak jartzea erabaki du enpresak.

Produktu guztiak GARAIA barazki- eta fruta-zentralaren bidez merkaturatzen dira.

Betiko eran landatzen da, behar bezala maneiatzen eta pestizidarik gabe, borroka biologikoaz baliatuta. Hori dela eta, produktu guztiak, barazkiak eta frutak, ziurtatuta daude: Eusko Labela, Euskal Baserria, Ekoizpen Integratua, Global Gap eta Global Grass.

Ekoizpen integratuko eta globaleko auditoretzak igarotzen ditu.

Ustiategiaren jardunbide profesionala 30 urtetik gorakoa da.

Gaur egun, Eusko Jaurlaritzaren eta HAZI Fundazioaren “Nekazariak Ikastolan” proiektuan parte hartzen ari da, gure nekazaritza eta proiektua ikastolei ezagutarazteko, berto-bertoko produktuak, 0 kilometrokoak, defendatu eta sustatzeko.

 

BIALKAko eta BIHOELeko bazkide da.


Harremanetarako:

Non gaude?

  • ZUBIATE AUZOA, 4 ARRATZU 48383 Espainia

Loading...