Produktua saskira gehitu da
Nor gara?
Txomin Bilbao eta Arkaitz Bilbao C.B. nekazaritzako ustiategia da, Lapikote izenarekin ezagunagoa. Familia-enpresa hori Urdaibaiko Biosfera Erreserban dago, eta Mila Ozamizek eta Txomin Bilbao senarrak sortu zuten, 1984an. Hala ere, Ozamiz Zabalatarrek baziharduten nekazaritzan Lapikote baserrian.
Gaur egun hain ohikoa ez bada ere, ustiategiak belaunaldien arteko erreleboa gainditu du eta, egun, Arkaitz eta Xabier semeek kudeatzen dute negozioa, gurasoen ezinbesteko laguntzarekin.
Ustiategia handituz joan da denboraren poderioz, eta baliabideak eta instalazioak hobetuz eta ekoizpena ugarituz. Gaur egun, 43.000 m² ditu, eta horietatik 23.000 m² berotegiak dira eta 20.000 m², baratzeak. Horri esker, lanpostu berriak sortzen dira inguruan eta zerbitzu gehiago eskaintzen dira.
Lan horren guztiaren helburu nagusia da nekazaritza-ekoizpen jasangarria bultzatzea, eta horrek azken urteetan garrantzi itzela hartu du: hots, 0 KM-ko ekoizpena sendotzea eta tokiko ekonomia indartzea.
Lapikoten urte-sasoiko askotariko produktuak landatzen dira, hala nola, urazak, Ibarrako piperminak, zerbak, alberjiniak, kiwiak… Dena den, produkutu hauek nabarmentzen dira:
- Tomateak: “Produktu izarra”, preziatuena. Otsailetik azaro-abendura arte landatzen da, eta Jack, Rosa eta Punta Luze barietateak landatzen dira.
- Gernikako piperrak: Udan eskaririk handiena duen produktuetako bat, tomateen atzetik.
- Porruak: Urte osoan zehar ekoizten dira, eta onarpen ezin hobea dute bezeroen artean, batez ere neguan.
Urte-sasoi bakoitzeko uzta bildu ondoren, eta erreferentzia gisa 0 KM-ko ekoizpen helburuari eutsita, gure produktuak gertuko saltokietan saltzen saiatzen gara:
• Inguruko herrietako denda txikietan: Gernika, Bermeo, Murueta, Lekeitio eta Durangokoetan.
• Inguruko taberna eta jatetxeetan: Produktu freskoenak eta jasangarrienak eskaintzen zaizkie.
• Azoka eta plazetan: Historikoki kultur ardatz izan diren plazetan ere saltzen dute, nahiz eta zoritxarrez gero eta urriagoak izan: Gernika, Bermeo, Zornotza eta Laudiokoetan.
• Azalera handiko saltokietan: Eroski, BM eta beste saltoki batzuekin lankidetzan ari dira, nekazaritza sektoreak behar duen ikusgarritasuna eta bultzada lortzen laguntzeko.
BIHOELeko bazkide dira.
Harremanetarako:
- TXOMIN Y ARKAITZ BILBAO
- 605771737 (...klikatu ikusteko) 605771737
- lapikotebaserria@gmail.com (...klikatu ikusteko) lapikotebaserria@gmail.com
Non gaude?
- Bº ELORRIAGA, 10 - Cº, LAPIKOTEGI KORTEZUBI 48315 Espainia