Produktua saskira gehitu da

Nor gara?

2019an, elkarrekin ekin zioten Latxaberri proiektuari.

Orduz geroztik, Durangaldeko herritarrei arbasoek gozatzen zuten okelaren zapore hura ekartzea da beren konpromisoa.

Zehazki, bezeroengandik gertu egoteko konpromisoa dute, eta kalitate gorena eskaintzea etxeko ateraino.

Larreak eta pentsuak zorrotz aukeratzen dituzte, eta txahalek kalitate goreneko elikadura ziurtatua dute. Gainera, abereak arretaz zaintzen dituzte egunero, ahalik eta okelarik onena bermatzeko.

Ibonek 16 urte zituela erosi zituen lehen behiak, 2006an. Aitite Félixek eta aita Eladiok betidanik izan zituzten behiak, Abadiñoko Latxabarri baserrian.

Pixkanaka, txahalak elikatzen hasi zen, harategiei saltzeko. Inguruko baserri askotan txahalak erosten zituen, etxean jaiotakoei gehitzeko.

Esther, aldiz, animaliaz inguratuta bizi izan da beti Elorrioko Berrixona baserrian.

2019an, abeltegiari balioa emateko eta inguruko jendearen eskura kalitatezko produktu bat jartzeko asmoz, Iboni proposatu zion etxean ekoitzitako okela banatzea: horrela jaio zen Latxaberri txahalaren okela.

Bi baserrien izenak elkartuta sortu zuten izena, duela dozenaka urte bien senideek egindako lan guztiaren jatorriaren omenez.

2024an, 170 txahal baino gehiago gizendu eta banatu dituzte. Hori posible da etxean txahal-arrazak kontu handiz aukeratzen eta haiekin lan egiten irakatsi dietelako.

Datozen urteetan gogor lan egiten jarraitzea da asmoa, eta zaintzaren, arretaren eta lanaren betiko balioak irakastea ondoren etorriko direnei.

Bizkaiko Pirinioetako Abelgorrien Elkarteko kide dira (ASGAPIR).

Harremanetarako:

Non gaude?

  • Bº GAZTELUA, 38, Cº LATXABARRI ABADIÑO 48220 Espainia

Loading...