Produktua saskira gehitu da
Nor gara?
Luramak_bio proiektua 6 hektareako finka ekologiko birsortzaile eta holistikoa da. Nerea eta Yulia emakume ekintzaileek zuzentzen dute. Naturaren eta elikadura kontzientearen artean sinergia ederra sortzea erabaki zuten biok.
Luramak_bio labore ekologikoen lursaila ez ezik, Nereak eta Yuliak adierazpen gorenera eramaten jakin izan duten bizi-filosofia ere bada. LURAMAKek hainbat eremu ditu:
- 1.500 m² intxaurrondo.
- 3.000 m² basafruitu (masustak, andere-mahatsak, masusta gorriak, marrubiak,…)
- 1.200 m² fruta-arbola (kiwiak, sagarrondoak eta madariondoak).
- 1.000 m² zitriko (laranjak, limoiak eta mandarinak).
- 500 m² fruta tropikal (ahuakateak,..)
- 5.000 m² berotegiko labore (era guztietako barazkiak eta landareak).
- Hazitegia, beren haziak izateko.
Hainbat negozio-alor dituzte, hala nola laboreak azoketan zuzenean saltzea, bezero partikularrentzako saskiak eta produktu ekologikoetan espezializatutako dendei zuzenean saltzea. Era berean, bereizgarri dute hazi ekologikoen banku propioa sortu izana, eta horrek autosufizientzia handia ematen die, horrela, laboreen kanpaina propioa egiten dute, eta kalitate goreneko kontserbak egiten dituzte antzinako errezetekin, hori guztia zigilu ekologikoarekin.
Luramak_bio ustiategiak partikularren eta elkarte ekologisten taldeen bisiten alde egin du: esaterako, aurten, Basauriko Sagarrak elkartearen bisita izan dute. Era berean, beste herrialde eta hiri batzuetako –Peru, Bogota, Kolonbia, El Salvador eta Ekuador– lehen sektoreko ekintzaileei eta langileei kontserbak egiten prestatzeko hainbat fundazio eta elkarterekin lankidetzan dihardute.
Proiektu horren eginkizun garrantzitsu bat nekazaritza ekologiko eta birsortzailearen garrantziaz kontzientziatzea eta heztea da, baita hark familien ongizaterako elikadura jasangarri eta kontzienteak duen garrantziaz eta lehen sektorearen eta ingurumenaren zaintzaren arteko sinergiaz jabearaztea ere.
Oso gogoko dute beste herrialde nekazari batzuekin ezagutza trukatzea, eta, hortaz, Luramak_biok ustiategiak hainbat erakundek –esaterako, MUNDUKO LANDAGUNEA edo LAS BARTOLINAS Fundazioa– antolatutako bisitetan parte hartu dute hainbat urtez jarraian.
EKOLUReko bazkide dira.
Harremanetarako:
- Nerea Irazabal y Yulia Razumov
- 722733838 (...klikatu ikusteko) 722733838
- ekoluramak@gmail.com (...klikatu ikusteko) ekoluramak@gmail.com
Non gaude?
- ERGOIEN, 95 GAMIZ-FIKA 48113 Espainia