Produktua saskira gehitu da

Nor gara?

Lurkoi Baserria Urdaibaiko Biosfera Erreserba inguru paregabean dago, Sollube
mendiaren hegaletan, Kantauri Itsasora begira. Ezkerretara Burgoa mendia du eta
eskuinetara, Ogoñoko itsaslabarra, panoramika eder baten mutur gisa. Natura biziz
inguratuta, fauna basatiaz lagunduta (basurdeak, azeriak, urtxintxak, azkonarrak,…).

Lurkoi Baserrian barazkiak eta frutak era ekologikoan ekoizten dira. Horien zaporea,
usaina, kolorea eta balio hazkurritsua bikainak dira.

Gure hegaztiek –oiloak, ahateak, antzarak, indioilarrak,…– artoz, gariz, barazkiz eta
abarrez elikatzen dira, hots, elikagai ekologikoez, eta libreki bazkatzen dira, gehienbat.

Gure baserri maitea da gure kulturaren iturri eta sutrai. Duela gutxi, gure nekazaritza-
turismoko establezimenduak Establezimendu Ekologikoko Europako Ziurtagiria
lortu du.

EKOLUReko bazkide gara.

Harremanetarako:

Non gaude?

  • Bº San Bartolome, 11, A Busturia 48350 Espainia

Loading...