Produktua saskira gehitu da
Nor gara?
Hainbat lanetan aritu ondoren, euskal diseinugile grafiko bat eta abokatu kolonbiar bat lurra zaindu eta lantzeko batu dira, ortuari ekologiko bikainak zuzenean saltzeko asmoz. Marurin landatzen dituzte, 3.500 m²-ko aire zabaleko ortu batean. Tunel anitzeko 700 m² inguruko berotegi bat eta tunel motako 300 m² inguruko berotegi bat dituzte, eta horietan, sasoiko barazkiak landatzen dituzte, urte osan zehar.
Gorka beti egon da lurrarekin lotuta, bizitzaren zati handi bat Marurin bizi baita, eta, hala, aitite-amamen ortutik geratzen zena ezagutzeko pribilegioa eduki du. Naturarekiko eta abereekiko maitasunak eta berezko jakin-minak lurra lantzeko gogoa suspertu zioten.
Marcela Kolonbiako Quindío probintzia txiki eta ederrekoa da, eta nekazaritzatik at hazi zen, baina beti du ikasteko eta gauza berriak ezagutzeko gogoa. Natura zaindu, errespetatu eta maitatzeko familiaren ikasbideek eta ereduak bultzatuta, Gorkarekin ausartzea erabaki zuen, eta proiektu horren alde egitea, bizimodu naturalago, xumeago, jasangarriago eta osasungarriago baten bila.
Elkarrekin, ahalegin handiz, eta familiaren laguntzarekin, ametsa gauzatu dute.
Mustai proiektuaren helburua da aitite-amamengandik nekazaritzaz ikasitako ezagutzak eta zientzia berriena uztartzea, tresna egokienez baliatuta.
Lurra eta pertsonak zaintzea da behinena. Mustai ortua nekazaritza birsortzaile eta biointentsiboaren printzipioak bateratzen dituen mundu-mailako mugimendu baten parte da.
Sistema horrek lursail txikienean uztarik handiena lortu nahi du, giza mailako nekazaritza, biodibertsitatea eta emankortasuna hobetzen.
Lan eder horrekin lortutako produktuak zuzenean saltzen zaizkei denda ekologikoei, inguruko jatetxeei, tokiko azokei, eskola-jantokiei, eta etxeei asteko saskien bidez.
EKOLUReko bazkide dira.
Harremanetarako:
- MARCELA PAVA
- 619938650 (...klikatu ikusteko) 619938650
- mustaiortua@gmail.com (...klikatu ikusteko) mustaiortua@gmail.com
Non gaude?
- ERRIBERA AUZOA, 3 - OLEAGANE MARURI 48112 Espainia