Produktua saskira gehitu da

Nor gara?

Begoña duela hogeita hamar urte hasi zen, zaletasun hutsaz, etxe ondoko ortutxo batean ortuariak hazten, eta horiek Portugaleteko plazan saltzen zituen. Gaur egun, José Miguel senarrarekin, Iñaki nebarekin eta langile batekin Momoitio Baserria ustiategia kudeatzen du.

Tomateak, kalabazak, arto-irina, haritz-hostodun urazak, porruak, erremolatxak, Zallako tipula gorriak, ekoiztu eta merkaturatzen ditu, hots, urte-sasoiko ortuariak.

Begoñak dioenez, “sariak lan aintzatetsia dira”. Izan ere, sari ugari eman diote, esaterako, erakustoki onenari saria eta produktuen aurkezpen onenari saria, besteak besteEusko Label kalitate-estandarrekin ekoizten dute.

Familia-ustiategia da, Berangon eta Gatikan 6000 m2-ko  hidroponiako berotegia eta 9000 m2-tik gorako aire libreko azalera dituena.

Momoitio Baserrian hazitako landareen egoeraz arduratzen dira: horien eroankortasuna eta PH ehunekoa neurtzen dituzte. Begoñarentzat, “landarea ongi elikatuta egotea” da garrantzitsuena. Halaber, azoketan, Bilboko Konpertsetan, Zamudikon, Santo Tomas azokan eta hainbat tokitan saltzen dituzte produktuak.

Harremanetarako:

Non gaude?

  • ABAROTXU BIDEA, 1 Berango 48940 Espainia

Loading...